Preguntas frecuentes

Ondo iruditu al zaizu jornada intentsiboaren proposamena orain izatea?

Jada aste batzuk pasata,3.DBH mailako ikasle bat etorri zitzaigun klasera hurrengo urterako jornada intentsiboa jartzearen proposamenarekin.

Ados? ala kontran zaude? Zergatik?

Ni DBH 4.mailako ikaslea nahiz eta esan beharra daukat pertsonalki ez nagoela ados proposatutako ideiarekin.

Nire ikaskideak eta ni lau urte daramatzagu jornada intentsiborik gabe,zelan orain gure azken urtea eskolan dela eta ados egon behar al ginen?

Zenbait guraso kexatu ziren jada orain dela 3 urte jornada intentsiboa kentzeko. Egia da DBH 1.mailan (12 urterekin) ez garela oraindik hain heldu gure buruaz arduratzeko eta gure guraso gehienak lanean dabiltzatela.

Baina... 13,14,15...16 urterekin? Ez al gaude gure buruaz arduratzeko prest?

 

Bestalde, pentsatzekotan jartzen, orain DBH en dauden ikasleak ez dute guri gertatutakoaren errua.

Orduan,¿Zergatik ez?

Guk pasatutako egun luzeak,haiei pasatu nahi diegu?

Ikastetxean solidaritate gehiago egon behar liteke. Zure esku dago:

JORNADA INTENTSIBOA,BAI ALA EZ?

 

 

Erlijioko klaseak kentzea gustatuko litzaizuke eta etikako klaseengatik ordezkatu?

Ikasle asko kexatzen dira erlijioko klasei buruz. Askok, ni bezala, uste dugu garrantzitsuagoa dela etika ikastea, hau da, bizitzako baloreak eta pertsonen erreakzioei eta gaizki egiten diren gauzei zentzua bilatu, hori aldatzen ikasteko. Suposatzen da erlijioko klaseetan berdina ikasten dela, baina beti kristautasunaren bitartez eta hori, gazteentzako, askoz aspergarria da eta orduak galtzen dituzte ikasleek bizitzako gauza garrantzitsuak ikasteko.

Eta zu, zer iritzi daukazu honi buruz? Erlijioko klaseak edo etikako klaseak nahiago dituzu?