BOB MARLEY

05.06.2013 22:23

Bob Marley

Robert "Bob" Nesta Marley (1945eko otsailaren 6a - 1981eko maiatzaren 11jamaikar kantari eta konpositorea izan zen. The Wailers (1964–1974) eta Bob Marley & The Wailers (1974–1981) skarocksteady eta reggae taldeetako kantari, gitarra-jotzaile eta konpositore nagusia izan zen. Reggae musikari ezagunena izaten jarraitzen du, baita errespetatuena ere, jamaikar musika eta rastafari mugimendua mundu guztian zehar ezagutaraziz.

Bob Marley Nime Milen (Rhoden HallSaint Ann) jaio zen, Jamaika iparraldeko herrixka batean, Nesta Robert Marley izenarekin. Cedella Booker, 18 urteko jamaikar neskaren eta Norval Marley, 50 urteko britaniar armadako kanpitain zuri baten semea zen. Aita ez zen semeaz arduratu. 1950ko hamarkada bukaeran, Bob eta ama Kingston-era joan ziren bizitzera. Nekazariak hiri honetara joan ohi ziren beren egoera ekonomikoa hobetzeko asmoz. Zoritxarrez, gehienentzat euren etorkizuna auzo txiroetan zegoen.

Trenchtown izan zen Robert Nesta Marley gazteak bebop eta jazz aire berriak ezagutu zituen lekua. Hau izan arren haren lehen eragin musikala, honako hau aitortu zuen: "me couldn't understand it,", hau da, "ez nintzen ulertzeko gai". Hala ere, 1960. urtean, arratsaldero Joe Higgs-ek antolatutako musika saioetan parte hartzen hasi zen.

Kingston-en soldatzaile moduan lan egiten zuen bitartean, Bobek bere lehen musika taldea sortu zuen: The Rubeboys. 1963. urtetik aurrera The Wailing Wailers izena hartuko zuten, Neville O'Riley Livingstone (Bunny Wailer) eta Peter Tosh-ekin batera. Elkarrekin jotzen hasi ziren Ray Charles, Fats Domino, Brook Benton eta Curtis Mayfield-en eraginpean. Urte horretan lehenengo reagge diskoa kaleratu zuten. Jamaikako zerrendetan lehen postua lortuko zuten.

1966. urtean, Bob Marley Rita Anderson-ekin ezkondu zen eta Estatu Batuetara joan zen amarekin bizitzera, hau bere senar berriarekin bizi zela. Uhartera itzuli zenean, dagoeneko onartua zuen rastafari erlijioan gehiago sinesten hasi zen,1966. urteko apirilaren 23an Hailee Selassie (Ras Tafari Makkonen) Etiopiako erregeak Jamaikara bidaia egin zuenean, gizon haren ustezko "jainkotasuna"-ren lekuko izan ondoren. Bere izpirituaren egoera berri hau kantu berrietan islatuko da.

Bunny eta Peter lagunekin batera talde berri bat sortzen du: The Wailers. Kantuetan ageri zen espiritualismoa zela eta, arazoak izan zituzten ordezkari bat bilatzeko. 70. hamarkadaren hasieran, Lee Perry-rekin bat egiten dute. Ekoizle honek taldearen lana goitik behera iraultzen du, haren lan hobrenak ekoitziz, hala nola Soul Rebel, Small Axe, 400 Years, etab.

1972. urte bukaeran taldeak euren lehen diskoa argitaratzen dute, Catch a Fire. Arrakasta handia izan zuen, eta honek Inglaterra eta Estatu Batuetatik bira bat egitera daramatza. 1973. urean beste disko berri bat ateratzen dute, Burnin, kantu zaharren bertsioekin.

Bunny eta Peter-rek taldea uzten dute bakarkako lanak hasteko. Marcia Griffitsh, Bob-en emazte berriak, eta Judy Mowatt-ek ordezkatzen dituzte. Taldea Bob Marley & The Wailers izena hartzera pasa zen. 1975. urtean Natty Dread argitaratzen dute eta beste disko bat zuzeneko kantuekin: Live!.

1976. urtean Rastaman Vibration argitaratu zuen. Disko honek zerrendetan emaitza onak izan zituen eta taldearen hoberenetakotzat hartu zen. Bere kantek gai asko lantzen zituzten: maitasuna, kritika soziala etab. iraultza politiko eta espirituala aldarrikatzen da.

1976. urteko abenduaren 5ean, Bob kontzertu bat ematera zihoan Kingston-en, bakea eta hiritarren eskubideak aldarrikatzeko. Baina ezezagun batzuk, kontzertua baino lehenago, tiro batez zauritu zuten besoan. Atentatu hau eta gero, Bob Marley-k Jamaica utzi eta Londresera joan zen, Estatu Batuak, Europa eta Afrikatik kontzetuak biderkatuz.

Hurrengo urtean Exodus(1977) diskoa argitaratuko du, Inglaterran arrakasta handia izango zuena. Urte horretan ere Kaya argitaratuko du, arrakasta berri bat, maitasunari eta marihuanari buruzko kantuez osatua. Babylon By Bus(1978) diskoa atera zuen Europa eta Afrikatik egindako bira baten ondorioz. Gero Afrika bisitatu zuen eta Survival diskoa atera zuen, afrikarren omenez.

1980. urtean, hauteskunde kanpaina bortitza zenean Jamaican, Michael Manley eta Edward Seaga aurkarien artean tregoa bat lortu zuen. Uprising argitaratu zuen(1980, izugarrizko arrakasta izan zuena, besta bira europar bat ekarri ziona. Bira hau amaitu zenean, Bob oso gaixo jarri zen kantzerrarekin. Pentsatzen da Londresen futbolean jokatzen hankako hatzapar batean egin zuen zauri baten ondorioz etorri zitzaiola gaixoa; hau jendeak pentsatzen zuena zen, egia izan ez arren, kantzerra ez delako sortzen horrelako zauri batetik. 1978. urtean medikuek oina mozteko esaten zioten, baina ukatu egin zuen, badirudi bere ideia rastafariengatik.

 

1981. urteko maiatzaren 11an, hil zen Miamiko ospital batean 36 urte zituela, Meritoaren Ordena Jamaikarra delakoa jaso ondoren, bere kontribuzio kulturalari esker. Bere gorpua bere jaioterrira eraman zuten, Nine Milera, mausoleo baten atseden hartzen duelarik. Nesta Robert Marleyk hileta ederra jaso zuen herriko jendeari esker. Hileta horretara, Jamaikako lehenengo ministroa eta beste munduko jende ospetsu asko joan zen.

 

Ondoren bere abesti hoberenetatikoak:

https://www.youtube.com/watch?v=CHekNnySAfM

https://www.youtube.com/watch?v=ffCmFDzaYyQ

https://www.youtube.com/watch?v=LanCLS_hIo4

https://www.youtube.com/watch?v=R8GCc8OhTz8

https://www.youtube.com/watch?v=koJIscC8sAE - diska osoa 

...

 


Crea una página web gratis Webnode