EUSKARA IKASTEKO DIRU LAGUNTZAK
Dokumentazioa osatzeko epea ekainaren 14 arte
2013-2014 ikasturtean neguko ikastaroren batean edo barnetegian euskara ikasteko, Euskara Zerbitzuan diru laguntza eskatu duten herritarrek aurkeztutako dokumentazioa osatzeko epea ekainaren 14 arte dago irekita. Bi aukera daude euskara ikasteko; edo udako barnetegi batera joan hamar egun gutxi gora behera euskara hobetzeko eta perfekzionatzeko, edo neguko ikastaroetara apuntatu. Ikastaroetan mailetan sailkatzen dira, pertsona bakoitzaren euskarazko maila kontuan hartuta.