Euskara galduko da? “Ama Bilbon euskara ez galtzeko

14.06.2013 19:03

"Euskara ez da galduko ez dakitenek ikasten ez dutelako, dakitenek erabiltzen ez dutelako baizik".

EUSKARA eta euskal kulturaren jarratzaile sutsua izan zen Julia Berrojal. Maite eta miresten zuen hizkuntzaren alde egin zuen, ikastolak sortzen eta euskara legeztatzen. Ohorezko euskaltzaina 1998tik aurrera, andereñoak Bilboko lehen ikastolen sorrera bultzatu zuen, ume bilbotarrak giro euskaldun batean hezi nahian. Guzti horren testigu, bere alaba, Isabel Andia, euskaraz hezitako ikasleen aitzindaria.

Bere bizitza euskaraz kutsatuta egon zen. Etxean hasi zen bere maitasun istorioa hizkuntzarekin, gurasoek euskaraz egiten zuten, gero seme-alabeei erakutsi zien eta azkenean kalera atera zen, ikastolak egitera eta euskara zabaltzera.